"La ilusión de una vida sin Internet"
Honetan Evgeny Morzoven "La ilusión de una vida sin internet" (El País) artikulua analizatu eta hausnartuko dugu. Artikulo honetan gaur egun egiten den interneten erabilpenaz hitz egiten da, politika eta legeekin erlazionatuz.
Lehen ikusten duguna hau da; "En Francia, el 1 de enero entró en vigor el llamado “derecho a desconectar”, que exige a las empresas de más de 50 empleados que negocien explícitamente el trabajo y la disponibilidad de sus asalariados terminada la jornada laboral."
Hau da, Frantziako langileek ez daukate zertan mugikorreko mezuak edo mailak erantzun ez ikusi lan ordutegitik kanpo, legez. Gaur egungo gizartean gauza super modernoa eta pribitasuna babesten duen legea bat dela pentsatzen dugu, baina, benetan modernoa da? Horain dela 20 urte ez zegoen lege hauen beharra, pribatasuna galdu dugu eta ez, honen aurkako legeak ez egotea ez da honen kausantea, gizartearen jarrera izan da pribatasuna galtzearen erruduna. Gure eskuetara gailu elektroniko hauek heltzean berehala hasi ginen gure artean konektatzen, inoiz baino gehigo, baina hau ez dago txarto, besteen pribatasuna errespetatzen badugu. Kasu orokor bat hauxe da, norbaitek hitz egiten dizu WhatsAppetik eta zuk hurrengo egunerarte (edo bi edo hiru egunera) ez diozu erantzuten, bi aukera daude, mezulariak zurekin haserretzea mezuak ez erantzuteagatik edo mezulariak zerbait gertatu zaizula pentsatzea. Ez daukagu askatasuna kontu honetan, mezu bat erantzun behar duzu laister baino lehen eta txarrena da mezu hauek zurera helduko dira bai ala bai da, ez dago hori gelditzekorik, norbaitek zure telefonoa edo email kontua badauka mezuak bidali ahal dizkizu, zuk ezer egin ezin barik.
Niretzat deskonektatzeko eskubide hau beharrezkoa da gaur egun baina kritikatzen dudana da mutur honetara heldu izana. Ikusten dudana gizartearen askatasun eta pribatasun maila teknologia berriekin asko jeitzi dela da, horain kontuz ibili behar gara ateratako argazkiekin (edonork lapurtu eta sarera igo ahal ditu), kontuz ibili nori ematen diogun gure telefono zenbakia edo email kontua (momentu batean mundu guztiak, literalki, hau izan dezake) eta kontuz ibili zer igotzen dugun sare sozialetara, azken hau gure erresponsabilitatea izan arren. Gainera gure denbora librea maiz gogaitzen du.
Baina kritika hau ez dut kanpoaldetik egiten, ni ere teknologien kontrolpean nago , mugikorra beti daramat gainean, sare sozialetan parte hartzen dut, etab. Baina nola ez izan honen parte, gauza oso erraza da, mugikor bat erosten duzun momentuan teknologien kontrolatzen gatibua bihurtzen zara eta mugikorrarik ez baduzu gizartetik kanpo zaudela dirudi. Beraz geratzen zaigun irteera bakarra gizarte berri hau onartzea eta parte izatea da, daukagun balore eta printzipioak ez apurtzen zaiatuz, azken finean gizarteak aurrera egiten dute gizakiok garapen hauei moldatu behar gara.
BIBLIOGRAFIA
E. Morzov (2017). La ilusión de una vida sin internet. El País. Webgune honetatik berreskuratuta: https://elpais.com/tecnologia/2017/02/24/actualidad/1487959938_635412.html
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina