Pribatasuna babesteko estrategiak
Nolako estrategiak erabiltzen ditut nire pribatasuna babesteko?
Literalki hitz giten badugu tresna gutxi erabiltzen ditut nite pribatasuna babesteko interneten, pasahitza sare sozial guztietan, hori da erabilitako tresna bakarra. Perfil publikoa erabiltzen dut sare sozialetan, linkak erabiltzen ditut sare sozialak konektatzeko... erabilera arrunta egiten dut.
Baina internetetik kanpo, nola babesten ditut nire sareko kontuak? Adibidez, lagunekin nagoenean ezin dut hauek nire perfiletan sartzea sahiestu, ez dago horretarako tresnarik. Edo, nola egin dezaket lagun batek nire mugikorrari gustuko ez dudan zerbait ez bidaltzea? Nire ustez hau da sare sozialen babesaren inguruko gauza garrantzitsua, errealitatean sare sozialetik nola babestu. Honen aurkako daukagun babes bakarra teknologia berrien erabilpen one egitea da, eta balore moralak eta gizarte baten baloreak errespetatzea. Azken finean besten pertsonen ekintzez babesten gara, ez ordenagailuetaz.
Gaizkile bat ez banaiz eta ez badut ezer ezkutatzeko, nola justifikatzen dut pasahitza erabiltzea edo babesteko beste estrategiak erabiltzea?
Nire ustez normala da pasahitzak eta beste pribatasun kontuak erabiltzea gure pribatasuna interneten babesteko. Bizitza sozialean gertatzen den bezala guk ez diogu gure kontuak mundu guztiari kontatzen, bakarrik familiari edo lagunei, eta batzuei ez diogu guztia esaten. Beraz gure burua babestea gauza normala da, baina batzuetan ez gara konturatzen internet gauza publikoa dela eta babes neurri hauek ez direla nahikoa "hacker" edo gaizkile digitaletik babesteko. Beraz babestutak gaudela pentsatu arren ez gara inoiz guztiz fidatu behar eta ondo oentsatu behar dugu zer nolako materialak igotzen ari ditugun sarera.
Nola posizionatzen naiz egungo erronka honen aurrean etorkizuneko maisu bezala?
Irakasle bezala lan egiten hasitakoan teknologia berriak askoz integratuagoak (are gehiago) egongo dira hezkuntzan, txarrerako eta honerako. Beraz, pentsatu behar dugu nola egin aurre IKT hauen erabilpena ekartzen dituen arazoei eta teknika eta metodologiak prestatzen hasi behar dugu.
Nire ustez irakasle bezala lan egingo dugunean ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala izango du eskolan lan egiteko, beraz maisu maistra guztiok IKTen babes-neurriak erabiltzen jakin behar dugu hau irakasteko gai izateko. Baina ez bakarrik hori, babesteko tresna zuzenak (pasahitza, pribatasun kontuak...) erabiltzen jakin arren ikasleek internet eta teknologia berrien arriskuen jakinpean egon behar dira, gaizkile digitalek nola jokatzen duten, zer datu mota igo ahal diren internetera eta interneten zer lekutara, sare sozialen erabilpen aproposa egitea... etab.
Baina nire posizionamendua IKTak ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako oso erabilgarriak direla da, erabilpen aproposa egiten badugu onuragarriak dira eta prozesuak azkartzeko baliabide ikaragarria da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina