"La Caza"

"La Caza" 2012 film Danimarkarrak genero/sexo indarkeria eta bortzaketaren ikuspuntua sozietatean lantzen duen drama da. Thomas Vinterberg-en (zuzendaria) film hau lanzeko hausnarketa txiki bat egingo dut geroago Bechdel testaren azpian jartzeko, aurrera:

Lehenik eta behin filmaren argumentua azalduko dut post hau ondo ulertzeko; Lucas (protagonista) dibortzio batetik atera berria da eta bere bizitza berreegiteko prest dago, bikote berri bat, lanpostu berria... Lucasen nahia bere seme gaztearekin, Marcus, erlazioa berreskuratzea da, baina guztia pikutara joaten da bizi den herri txikian bortzaketa zurrumurru bat agertzen denean, zehatz mehatz Lucasek bere lagun hoberenaren alaba txikia (Klara) bortzatu duelaren esamesa, ume berak salaturik.

Filmaren eszena bat aukeratu dut hausnarketa txiki bat egiteko. Pelikularen azkenengo partean (azken ordu erdian gutxi gora-behera) gabonetako meza batean elkartzen da herri osoa, Theo barne. Meza hasita Lucas mozkortuta sartzen da elizara eta Theorengana hurbiltzen da hau kolpekatzeko eta bere hira eta frutrazioa berarekin ordaintzeko. Egoera honetan atentzioa jarri dut arrazoi batengatik, bortzaketa erreala izango balitz egoera aldatu egingo zelako. Bortzaketak gertatzen direnean biktimak ezer gertatu ez balitz bezala tratatzen ditugu, bortzaketa seriotasun gabeko gauza izango balitz bezala. Bere bizitzekin jarraitzea esaten diegu baina min psikologikoa ez dugu kontuan hartzen, horrelako gauza bat ahazteko denbora asko behar da eta laguntza, baina gizartea ez du laguntzen, nahiago du egoera ahaztea. Behar bada hau ezin da hezkuntzarekin hobetu gobernuek laguntza hau eman behar duena da psikologoen bidez edo beste errekurtsoekin, baina pertsonak berdintasuna eta errespetuzko baloreetan hezten baditugu gero eta tragedia gutxiago gertatuko dira. Egin ahal dugun guztia egin beharko dugu gizartea hobetzeko.

Bechdel testa:
Bechdel testa aurrera eremateko zer den eta nola sortu zen jakin beharko dugu. Bechdel testa filmak sailkatzeko edo kalifikatzeko erabiltzen den erreminta da. Bechdel testa generoaren berdintasunarekin erlazionatuta dago, testa gainditzen duten filmak generoa berdintasunarekin tratatzen duten pelikulak dira, zergatia testaren galderetan edo probetan dago; gutxienez bi emakume atera behar dira pelikulan (protagonistak edo protagonistaren gertukoak, ez extrak), bi emakume hauen arteko elkarrizketa bat egon beharko da eta azkenik elakarrizketa horren gaia ez da gizonetan zentratuko (erlazio erromantikoetatik at egon behar da elkarrizketaren trama). Arrigarria da zenbat film ez duten testa gainditzen, baina testa gainditu duten filmetan zentratuko gara, hona hemen adibide batzuk: "Charles Chaplinen "Luces de la ciudad (1931) eta "El Gran Dictador" (1940), Jhon Carneyren "Begin Again"(2013) edo Icíar Bollaínen "El Olivo" (2016) lista honen adibide famatu batzuk dira (FILMIN -tik aterata).

Beraz "La Caza" filma aztertu ondoren konturatu naiz ez duela Bechdel-eren testa pasatzen; lehenengo bi faseak edo frogak ondo gainditzen ditu, filmaren traman garrantzia daukaten emakume bat baino gehiago agertzen dira, adibidez Klara edo Lucasen neskalaguna, Nadja. Emakume hauek elkarrizketa bat baino gehiago daukate beraien artean, testaren bigarren froga gainditzen, baina elkarrizketa hauek beti daude Lucas, Marcus edo Lucasen laguna (Theo) inguruan oinarriturik.


Iruzkinak

Mezu ezagunak