"ON" eta "OFF" egoerak

Gaurkoan teknologia berriekin jarraituko dugu, kasu honetan argazkien bidez hausnartuko dut teknologia berrien egiten dudan erabilpenaz. Jarrain ikusiko duzue 6 irudi, lehenengo hirurak "on-line" gauden egoerak eta hurrengoak "off-line" gauden egoerak aztertuko ditut. Aurrera!


ON



1. Irudi honetan ikusten da nola egiten dudan lan gaur egun. Post hau egiten nengoen momentu horretan eta, ikusten ez bada, nire etxeko sofatik egiten ari dut. Ez dut hemendik altxatzekorik, ez hiztegi bat hartzeko, ez informazioa bilatzeko ez klasekide bati zalantzak galdetzeko. Kasu hauetarako teknologia berriak eta internet oso baliagarria eta nire ustez beharrezkoa (gaur egun dagoen aurrerapena kontuan hartzen), lan egitea asko errazten baitu.



2. Egoera hau gero eta normalagoa da, aurreko sarrerarekin lotzen, konektaturik gaude horrelako egoeretan? Smartphone baten erabilpin txarraren adibide onena daukagu hemen, 5 lagun batera eta beraien arteko begirada bat ere ez. Baina txarrena, seguruenik, in-situ ez dagoen lagun batekin hitz egiten daude.


3. Pertsona askorentzat kirola egite deskonektatzeko era bat da, smartphona erabiltzen guztiz kontrakoa egiten dugu, konektatu. Badaude egoera batzuk non mobilaren erabilpena ez den beharrezkoa, eta beste batzuk non mobila erabiltzea zentzugabekeri bat da, eta naiz eta saiatu ez dugu lortuko egoera hauek gailu honen erabilpenarekin bateragarria bihurtuko.

OFF


4. Aurreko argazkia hobeto ulertzeko erabiliko dut egoera off-line honen irudia. Nire kasuan eskiatzea guztiz deskonektatzea da, ez dut ezertan pentsatzen, ez daukat mobila erabiltzeko gogorik, ez dut bestei buruz jakin nahi Facebook, Instagram eta WhatsApp -en bidez, momentua disfrutatu nahi dut eta memorian gorde. Baina ez nire smartphoneko memorian baizik eta esperientzia, sentimendu eta oroipenak gordetzen diren memorian. 


5. Salvados -en agertzen zen bezala gaur egun bakarrik egotea oso zaila da, mobila eramatea konektaturik egotea da, edonork lokalizatu ahal dizu, mezu bat bidali edo deitu. Batzuetan smartphona etxean uztea eta buelta bat ematera joatea zure buruarekin konektatzeko erarik hoberena da, bakarrik edo txarrurakin, nire kasuan bezala. 


6. Eta klaseetan, teknologia berriak behar ditugu? Bai, noski. Nre ustez edozein eskola ordenagailuak behar ditu, ez ekintza akademikoak egiteko (positiboa izan arren) baizik eta ikasleek teknologia hauen erabilpen egoki bat egiten jakiteko. Guk, irakasleok, nahi ala ez gaur egungo ikasleak natibo-digitalak diren partez edozein lekutan izango dute smartphone edo ordenagailu bat erabiltzeko aukera beraz gure lana ez da hori saihestea baizik eta hauek ondo erabiltzea irakastea.
Zoritxarrez munduko leku guztiek ez daude hain aurreratuak eta ez dute hainbeste baliabide. Argazki hauetan ikusi dezakegu nola Ghanako irakasle batek nola ordenagailu bat erabiltzea irakasten duen ordenagailu barik eta azalpenak arbelan ematen. 

Iruzkinak

Mezu ezagunak