"Conectados"?

Pasaden saioan Jordi Evolen "Salvados" telesailaren "Conectados" capitulua ikusi genuen. Honetan Evole eta bere taldeak teknologia berrien munduan sartzen ziren eta psikologo eta teknologia hauen erabiltzaileekin gai honetaz hausnartzen zuten: teknologia berrien erabilpen egokia egiten dugu? Horain nire iritzia emango dut teknologia berrien erabiltzaile gisa eta fenomeno hau aztertuko dut.

"Conectados"en fokoa sakeleko telefonoetan jartzen dute, "smartphone"etan gehien bat, nola aparatu hau gure bizitzak aldatu ditu, bai txarrerako bai onerako. Gailu teknologiko hau bizitza hainbat sentzutan erraztu du, adibidez gaur egun edozein lekutik deitu dezakezu, interneten ibili dezakezu, bideojokuetara jolastu... Hau konektatuta egotea deritzogu. Baina, nora konektatuta? Norekin? Emen etortzen dira arazoak. Gaur egun smartphona da gure erlaziorako tresna, ezinezkoa dirudi lagun batekin geratzea gure mobiletik hitz egin gabe, batzutan ez dugu ezta fisikoki ikusten, "WhatsApp"aren bidez hitz egitea nahikoa da. Gainera, gure kontaktuekin aurrez aurre elkar ikusi nahi badugu "facetime" bat egin baino ez dugu behar.

Baina ez okertu arazoa ez da ez gailua ez internet ez teknologia berriak berez, guk egiten dugun erabilpena baizik. Nire ustez teknologia digitalak ekarri dituen aurrerapenak itzelezkoak dira, oso baliagarriak eta onuragarriak gure gizarterako, baina egin dugun erabilpena neurrigabea teknologia hauen balorea jaistea  eragin du. Gure egunerokotasunean hain normalizatuak daude zein errealitate paralelo bat sortu dute, hau da, gure burua beste mundu batean murgiltzen dugu "saioa" hazten dugunean, beste pertsona bat bihurtzen gara.

Gure buruari kritika egiten badiogu ikusiko dugu nola ia guztiok teknologien esklabuak garela, egunero konektatzen garela bat, bi edo 10 orduz, denbora hori mundu paralelo horretan ematen dugu. Baina normala da, hainbeste eskaintzen duten aparatu batzuk hain eskura egotea erosteko beharra sortzen digute. Nola ez ordaindu 100€ mobil batengatik zeinek interneta dauka, zeinek lagunekin denbora guztian hitz egiteko aukera ematen dizun, zeinek edozein pertsonen informazioa lortzea errazten dizun...

Gainera, badakigu zer dagoen gure telefonoen atzean? Nortzuk kontrolatzen duten smartphonen negozioa?  Honekin bat proposamen bat botatzen dizuet, gure mobil, ordenagailu edo edozein gailu elektroniko barruan zer dagoen eta honen atzean dagoen historia jakin nahi baduzue telesail berberaren ("Salvados") beste programa bat ikustera gonbidatzen dizuet; Salvados: eVictims. Hemen uzten dizuet programaren trailerra: http://www.lasexta.com/programas/salvados/avances/salvados-viaja-el-proximo-domingo-al-corazon-del-coltan-un-mineral-muuy-codiciado-portador-de-desgracias_20161106581f993e0cf2d6cc9cd0be05.html


Iruzkinak

Mezu ezagunak