Ideiak kaioletan

CHEMA MADOZ, ESKOLA FORMALA ETA INFORMALA


Hezkuntzaren historian zehar milaka ezberdintasun aurkitu dira hezkuntza formal, ez formal eta informalaren artean, baina nik batean erreparatu dut, zergatik hezkuntza formala eta ez formalak, hezkuntza motak garrantzitsuenak izanik, mugaturik daude? Chema Madoz-en argazki ospetsu bat metafora gisa erabiliz hausnarketa honetan murgilduko gara.


Hezkuntza formala eta ez formala kanpotik baldintzatzen dizu, behartuta zaude haiek (hezkuntza plana egiten dutenak) nahi dutena ikasteko, berdin da eskolan, hizkuntza ikasteko akademian, futbolean… etab. Edukiak finkatuta daude eta beharbada zure gustukoak ez dira izango, edo zure iritziz ez dira baliagarriak izango zure proiektuetarako (lana, goi mailako ikasketak… etab.). Bestalde hezkuntza informalean nahi duguna ikasten dugu, edo nahi duguna egiten gauza berriak ikasten dugu. Esperientzian oinarrituz, honela askoz gehiago ikasten da, behintzat oroitzapen gehiago dauzkat memorian hezkuntza informalean ikasitako gauzei buruz formala eta ez formalean baino.
Beraz, zein da ikasteko metodo hoberena? Guztiak behar berdina daukate. Hezkuntza formala eta ez formala hezkuntza informalaren beharra daukate, aldi berean hezkuntza informala ez liteke hain dibertigarria eta autonomoa izango beste bi hezkuntza motak ez balirateke egongo. Era informal batean ikasten dugunean da gure beharretatik kanpo (eskola) gaudelako, beharrak ez baditugu ez genuke gure kabuz ikertzeko gogoak piztuko, horregatik diot hezkuntza formala hezkuntza informala asetzen duela. Era berean ez legoke gizarte zibilizaturik egongo hezkuntza formala eta ez formala gabe, azkenean guztiok baldin badaukagu edozer ikasteko eta egiteko ahalmena edo askatasuna ez genuke gizarte bat izango, giza indibidualistak baizik. Zer gizarte mota nahi dugun eztabaida moralean ez naiz sartuko, baina nire ustez hiru hezkuntza motak garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Gure ideiak, ikerketak, nahiak... etab. aurkitu behar dira baina guk baino gorago (esperientzia gehiago daukana, beraz jakinduria gehiago daukana) dagoen norbaitek bideratu behar digu, hau irakaslea, entrenatzailea edo gurasoen figurak izan litezke, orain bere eskuetan dago gidari onak izatea eta guk ez kaiolatzea.

Iruzkinak

Mezu ezagunak